12:20

Athletic club

Pizgarria

Aritz Adurizek, 10 gol 16 jardunalditan

Erredakzioa

Athleticeko jokalaria laugarren postuan dago BBVA Ligako goleatzaile nagusien sailkapenean, Messiren, Falcaoren eta Cristiano Ronaldoren atzetik.

  • Aritz Aduriz, Lezaman. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, Lezaman. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lionel Messi FC Bartzelonako jokalaria dago BBVA Ligako goleatzaile nagusien sailkapeko lehen postuan. Argentinarrak bi gol sartu zituen igandean, Barçak Atleticoren aurka lortutako garaipenean (4-1), eta Ligan 24 daramatza. Atletico Madrileko Radamel Falcao dago bigarren postuan, 17rekin. Kolonbiarrak sartu zuen Atleticoren gol bakarr.

Hirugarren postua Cristiano Ronaldo Real Madrileko aurrelariarentzat da. Portugaldarrak gola egin zion Espanyoli (2-2) eta dagoeneko 14 egin ditu.

Eta laugarren postuan kokatuta Aritz Aduriz Athleticeko jokalaria dago. Igandean garaipenaren gola sartu zuen Mallorcaren aurka (0-1) eta gol horrekin 10 daramatza.

BVA Ligako goleatzaile nagusien sailkapena:

1. Leo Messi (FC Bartzelona) 24.
2. Radamel Falcao (Atletico Madril) 17.
2. Cristiano Ronaldo (Real Madril) 14.
4. Aritz Aduriz (Athletic Club) 10.




Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena