Alaves
Gatazka
AGENTZIAK | EITB MEDIA
LaLigak bi partida horiek atzeratzeko eskaera egin zuen CONMEBOL txapelketara jokalariak bidaliko dituzten LaLigako taldeei kalte ez egiteko.
Joselu eta militao, Alaves-Real Madril partidan. Argazkia: Efe.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzera bota du LaLigak Sevilla-Bartzelona eta Vila-real-Alaves partidak atzeratzeko egindako eskaera. Bi partidak irailaren 11rako, larunbata, aurreikusita zeuden, LaLiga Santanderreko laugarren jardunaldiaren barruan.
LaLigak Lehiaketa Batzordearen ebazpena jaso duela konfirmatu du ostegun honetan. Ebazpen horrek LaLigaren eskaeraren kontra egiten du, Batzordeak ez duelako ezinbestekotzat jo partida horiek atzeratzea talde batzuek jokalari guztiak euren esanetara izateko.
LaLigak bi partida horiek atzeratzeko eskaera egin zuen Kirol Arbitrajeko Auzitegiak jokalari horiek euren selekzioekin ez joateko eskatutako kautelazko neurriei ere ezezkoa eman ostean, FIFAk iraileko eta urriko nazioarteak jokatzeko epea 9 egunetatik 11ra luzatu ondoren.
LaLigaren ustez, FIFAk hartutako erabakiak Espainiako Ligari kalte egiten dio, futbolari askok ez dutelako denborarik izango euren taldeetara itzultzeko. Ondorioz, Arbitrajeko Auzitegiari kautelazko neurriak eskatu zizkion eta Suitzako epaitegietan salaketa jarri zuen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa