18:03

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Taichi Hara aurrelaria fitxatu du

L. E. A. | EITB MEDIA

Jokalari japoniarra Kroaziako NK Istra 1961 taldetik dator eta 2023. urtera arte sinatu arabarrekin.

  • Alavesek Taichi Hara jokalariaren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia

    Alavesek Taichi Hara jokalariaren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: Alaves.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek Taichi Hara aurrelari japoniarra fitxatu du 2023ko ekainera arte taldearen erasoa indartzeko helburuarekin.

22 urteko eta 190 zentimetroko jokalaria Kroaziako NK Istra 1961 taldetik dator Gasteizera.

"Jokalariak mugikortasun eta abiadura handia dauzka, eta gola egiteko sena", azpimarratu dute Alaveseko arduradunek.

Aurreko denboraldian, Harak 18 partida jokatu ditu NK Istra 1961 taldearekin Ligan eta Kopan, eta 8 gol egin eta 3 asistentzia eman ditu. Talde kroaziarrak Lehen Mailan jarraitzea lortu du.

Hara 20 urtez azpikoen Japoniako selekzioan ibilitakoa da, eta Alavesen jokatuko duen bigarren japoniarra izango da. Aurretik Takashi Inui aritu zen talde gasteiztarrean. Inuik 12 partida jokatu zituen 2018-19 denboraldian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena