Alaves
Garaipena Madrilen
L. E. A. | EITB MEDIA
Mikel Cresporen taldea nagusi izan da Madrilen eta Primera Iberdrola ligan jokatuko du hurrengo denboraldian.
Alaves Gloriosasek aurreikuspenak bete ditu eta Primera Iberdrolara igotzea lortu du, Atletico Madril B taldeari Madrilen 0 eta 2 irabazita, Miriamek eta Ane Mirenek sartutako golei esker.
Partidako hirugarren minutuan arabarrek aukera argia izan dute markagailuan aurrea hartzeko. Sanadri bakar-bakarrik geratu da madrildarren atezainaren aurrean, baina jaurtiketa ez oso indartsua egin du, eta erdira, eta atezainak ez du arazo handirik izan baloia harrapatzeko.
Handik gutxira, Osasunak Santanderrek sartutako golen berri izan dute. Ez dira, baina, urduri jarri eta erasora jarraitu dute. 11. minutuan, epaileak penaltia adierazi du Atleticoren arearen barruan. Miriamek bikain jaurti du eta Alaves 0 eta 1 jarri da aurretik.
Gasteiztarrek aukera gehiago eta argiak izan dituzte bigarrena egiteko lehen zatian, baina markagailua ez da mugitu. Atleticok ere izan ditu bere aukerak, 19. minutuan zutoinera egindako jaurtiketa izan da argiena.
Lasaitasunaren gola
Atsedenaldiaren ostean, Alavesek partidaren eta jokoaren kontrolari eutsi dio, madrildarren errendimenduak behera egin duela ere aprobetxatuta. Hala ere, kosta egin zaie bigarren gola egitea. Osasunak, berriz, bere partida erabakita izan du ordurako (1-4).
56. minutuan, Sanadri goleatzaileak zelaia utzi behar izan du, lesionatuta. Zorionez, horrek ez du arabarren jokoan eraginik izan. 67.ean, Ane Mirenek bigarren gola egin du, erasoko jokaldi eder batean.
Osasunak, aldiz, 1-5 irabazi dio Racingi, baina garaipena ez a nahikoa izan igoera lortzeko. Saria, Alavesek eraman du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa