Alaves
7. jardunaldia
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrak 0 eta 2 nagusitu dira, Pinak eta Borja Sainzek egindako golei esker.
Albisteak (3)
Alavesek arnasa hartu du Real Valladolid kaskar baten aurka irabazita. Arabarrak eraginkorragoak izan dira erasoan, batez ere Nacho Martinezek txartel gorria ikusi ostean. Etxeko taldea galduta aritu da.
Valladolidek defentsan egindako huts baten ondorioz, Nachok Joselu area barruan bota du eta epaileak penaltia adierazi du, Nachori txartel gorria zuzenean ateratzerekin batera. Lucas Perezek jaurti du penaltia, baina baloiak langan jo du eta arabarrak saririk gabe geratu dira.
Zortea etxekoen alde zegoela ematen zuen, Lucas Perezek 34. minutuan egindako gol bikaina baliorik gabe utzi duelako epaileak, Jota Peleteiro jokoz kanpo zegoela adierazita. Ondorioz, atsedenaldira hutseko markagailuarekin iritsi dira bi taldeak.
55. minutuan, Jota Peleteirok bere kalitatea erakutsi du berriro, baloia erdiratu du eta Pinaren errematea ate barruan sartu da, 0 eta 1ekoa egiteko.
Golak bultzada eman die arabarrei eta azken minutuetan bigarren gola egin dute; Borja Sainzek egin du, Martinen erdiraketa aprobetxatuta.
Fitxa teknikoa
0 - Valladolid: Roberto; Janko (Luis Perez, 80. min), Joaquin, El Jamiq, Nacho; Orellana, Alcaraz (Oscar Plano, 80. min), Kike Perez (Marcos Andre, 59. min), Toni Villa (Roque Mesa, 59. min); Weissman (Raul Carnero, 23. min), Sergi Guardiola.
2 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Lejeune, Ruben Duarte; Edgar Mendez (Martin, 84. min), Tomas Pina, Battaglia, Jota Peleteiro (Manu, 84. min); Lucas Perez (Borja, 84. min), Joselu (Deyverson, 70. min).
Golak: 0-1, 55. min: Pina. 0-2, 85. min: Borja Sainz.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa