Alaves
Santander Liga, 2. jardunaldia
eitb.eus
Roberto Soldadok andaluziarrak aurreratu ditu partida hasi eta gutxira. Ondoren, Joseluk banakoa egin du eta Machisek sartu du Granadaren garaipenaren gola.
Pere Pons, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Albisteak (2)
Deportivo Alavesek ezin izan du punturik lortu LaLiga Santanderreko 2. jarduanldian Granadaren aurka Los Carenes zelaian jokatutako partidan.
Neurketa aldapan gora jarri zaie Roberto Soldadok 7. minutuan egindako golarekin. Hala ere, ez dute amore eman eta 22.ean Joseluk banakoa egin du falta bat bikain jartita.
Bigarren zatian, Edgar arabarren bigarrena sartzear izan da, baina baloiak langa jo du. Handik bost minutura iritsi da gola, baina Ganadaren alde. Machisek egin du jokaldi azkar baten ondorioz. 93. minutuan Chimo Navarrok binakoa sartzeko aukera izan du urrutitik egindako jaurtiketa batean, baina baloia atezainak alderatu du.
Azkenean, 2-1 Alaves galtzaile, eta arabarrek ez dute oraindik punturik lortu.
Fitxa teknikoa
2 - Granada CF: Rui Silva; Foulquier, Domingos Duarte, Vallejo, Carlos Neva; Gonalons, Yangel Herrera (Montoro, 64. min), Luis Milla (Víctor Díaz, 90. min); Antonio Puertas (Kenedy, 64. min), Machís (Germán, 84. min) eta Soldado (Jorge Molina, 84. min).
1 - Deportivo Alaves: Pacheco; Laguardia, Lejeune, Ely (Duarte, 46. min); Édgar (Guidetti, 88. min), Abdalli (Ximo Navarro, 46. min), Bataglia, Pere Pons, Luis Rioja (Borja Sainz, 72. min); Joselu eta Deyverson.
Golak: 1-0, 7.min: Soldado. 1-1, 22. min: Joselu. 2-1, 79. min: Machís.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa