Alaves
Garaipena Mendizorrotzan
Agentziak | Erredakzioa
Asier Garitanok lehen 'match ball'a gainditu du. Golak bigarren zatian izan dira, Luis Riojak, penalytiz, eta Joseluk egin dituzte.
Lucas Perezek eta Joselu Matok bizia eman diote Alavesi Mallorcaren aurka egindako bio golekin. Horri esker, arabarrek partida bat irabaztea lortu dute azken hiruretan galtzaile atera ostean.
Partida itsusia izan da, aukera eta joko gutxikoa, bi taldeek huts egiteko beldur handia izan dutelako. Oreka bigarren zatian hautsi da, VAR laguntzaile teknikoak Lago Juniorrek Tomas Pinari egindako penaltia konfirmatu duenean. Luis Riojak jaurti eta asmatu du zigorra.
Arabarren golaren ondorioz, Mallorcak aurre egin behar izan du eta atzean zuloak utzi dituzte. Joselu Matok ondo aprobetxatu du egoera arabarren bigarrena egiteko.
Emaitza honi esker, arabarrek 8 puntu dituzte orain eta jaitsiera postuetatik aldendu dira. Mallorcak, berriz, lau punturekin jarraitzen du.
Fitxa teknikoa
2 - Alaves: Sivera; Ximo, Laguardia, Ely, Duarte; Vidal (Burke, 83. min), Tomás Pina, Wakaso, Rioja (Pere Pons, 88. min); Guidetti (Lucas Pérez, 58. min) eta Joselu.
0 - Mallorca: Reina; Joan Sastre, Campos, Valjent, Fran Gámez; Kubo, Baba, Salva Sevilla, Febas (Dani Rodríguez, 67. min); Lago Junior (Aridai, 77. min) eta Budimir.
Golak: 1-0: Lucas Perezek, penaltiz, 76. min, 2-0: Joseluk, 86. min.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa