22:08

Alaves

ERREGE KOPA

Alavesek ezin izan du Gironaren aurkako kanporaketa gainditu (2-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Abelardo Fernandezen mutilak aurretik jarri dira markagailuan, bigarren zatian, baina katalanek partida irauli dute zazpi minuturen buruan.

  • Ruben Sobrino, baloi baten lehian

    Ruben Sobrino, baloi baten lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek galdu egin du Gironaren kontra (2-1) Montilivin, Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan.

Hasierako minutetan norgehiagoka ez da oso ikusgarria izan, talde biak kontu handiz zelairatu baitira. Egoera apur bat aldatu da 18. minutuan. Douglas Luiz brasildarrak falta bat jaurti du zuzenean hegaletik eta Siverak gelditua egin behar izan du.

Abelardoren mutilen erantzuna handik minutu batera heldu da. Borja Bastonek eserita utzi du Jonas Ramalho jokalari bizkaitarra dribilin batekin, baina area txiki barrutik egin duen jaurtiketa marra azpitik atera du Valery Fernandez atzelariak.

Gasteizko taldea jakitun zen kanporaketa gainditzeko gola sartu behar zuela, eta horretan ahalegindu da atsedenaldira heldu arte. Hala etorri dira Burguik izan dituen bi abagune garbi. Lehendabizikoari Gorka Iraizoiz atezainak erantzun paregabea eman dio; bigarrenak, aldiz, zutoinaren aurka egin du tupust.

Alavesek are grina gehiagorekin ekin dio bigarren zatiari. Ruben Sobrinok lanean jarri du berriro Iraizoz 50. minutuan, area hegaletik egindako saiakera batekin, baina atezain nafarrak kornerrera bidali du aurrelariaren jaurtiketa.

Dena den, handik gutxira, 61. minutuan, arabarrek aurretik jartzea lortu dute. Borja Bastonek Gironaren atezainaren irteera gainditu du baloi loratu batekin. Baloia golerako bidean zihoan, baina, hura aldentzeko ahaleginean, Pedro Alcalak bere atean sartu du baloia buruarekin.

Babazorroak abantaila areagotzeko zorian egon dira Burguiren eta Ruben Sobrinoren bitartez; aitzitik, etxeko taldeak, Patrick Roberts eta Borja Garcia jokalarien irteerarekin pizturik, berehala erantzun dio gasteiztarren golari. Horrela, 72. minutuan, Alex Granellek markagailua orekatu du falta baten bidez.

Zaleen animoen bultzada bidelagun zutela, etxekoek hurrengo kanporaketan izateko eskubidea eman dien bigarren gola lortu dute neurketa amaitzeko 10 minutu besterik falta ez zirela. Portu izan da golegilea.

Fitxa teknikoa:

Girona 2: Gorka Iraizoz; Yhoan Andzouana (Patrick Roberts, 68. min), Jonas Ramalho, Pedro Alcala, Juanpe, Valery Fernandez; Douglas Luiz, Alex Granell; Portu, Choco Lozano (Borja Garcia, 68. min) eta Seydou Doumbia (Bernardo Espinosa, 76. min).

Alaves 1: Antonio Sivera; Carlos Vigaray, Guillermo Maripan, Adrian Dieguez, Adrian Marin (Patrick Twumasi, 82. min); Rubén Sobrino (Jony, 79. min), Darko Brasanac, Daniel Torres, Burgui; John Guidetti (Jonathan Calleri, 70. min) eta Borja Baston.

Golak: 0-1, min. 61: Pedro Alcala (bere atean). 1-1, min. 72: Alex Granell. 2-1, 79. min: Portu.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horiak: Juanpe eta Borja García (Girona); Adrian Dieguez, John Guidetti eta Adrian Marin (Alaves).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena