Alaves
Talde aldaketa
Erredakzioa
Venezuelako aurrelariak eten egin du Alavesekin datorren urtera arte zuen kontratua, eta Bigarren Mailako Deportivok fitxatu du.
Christian Santos, Getaferi sartutako gol bat ospatzen. Argazia: EFE
Christian Santosek ez du Alavesen jarraituko, nahiz eta kontratua zuen Arabako taldearekin 2019ko ekainaren 30era arte. Bi aldeak ados jarri dira kontratua eteteko. Behin Alaves utzita, Bigarren Mailako Deportivon jokatuko du Santosek datorren denboraldian.
Venezuelako aurrelariak 30 urte ditu, eta 2016ko udan iritsi zen Alavesera, NEC Nimega Herbehereetako taldetik. Alavesekin 39 partida jokatu eta 8 gol sartu ditu. Mauricio Pellegrino izan zen aukera gehien eman zizkion entrenatzailea, 2016-2017. denboraldian, eta 5 gol sartu zituen 27 partidatan. Ondoren, ez zituen minutu asko izan Luis Zubeldia eta Luigi de Biasi entrenatzaileekin, eta Abelardo iritsi zenean hasi zen Alaves taldetik ateratzea pentsatzen. Gutxi jokatzeak Venezuelako selekzioaren deialdietatik at geratzea eragin zion.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa