Alaves
2018ko Mundu Txapelketa
eitb.eus
Halaber, Txilek Guillermo Maripan Alaveseko atzelaria deitu du, selekzioarekin lagunarteko hiru partida jokatzeko.
Guidetti, Munirrekin batera, Alavesen gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
John Guidetti Alaveseko aurrelari suediarrak Errusiako Munduko Txapelketa parte hartuko du, Janne Anderson hautatzaileak astearte honetan argitara eman duen behin betiko deialdian sartu baitu. Deialdi hori 23 jokalariz osatuta dago.
Mundiala ekainaren 14tik uztailaren bitartean jokatuko da, eta Suedia F Multzoan dago kokatuta, Mexiko, Hego-Korea eta Alemaniarekin batera.
Bestalde, Guillermo Maripan talde babazorroko atzelari txiletarrak ere bere selekzioarekin jarduteko deia jaso du, lagunarteko hiru partida jokatze aldera. Txilek Errumania, Serbia eta Polonia izango ditu aurkari aipatu lagunartekoetan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa