Alaves
Eguradiaren eraginez
Erredakzioa
Arabako taldeak entrenamenduak burutzen dituen tokia aldatuko du ondorengo egunetan. Gasteizen eman diren elurteen eta euriteen eraginez, Athleticen instalazioetan egingo dute lan.
Alaves. Argazkia: EFE
Alavesek Lezaman egingo ditu entrenamenduak astearte eta asteazken honetan. Gasteizen eman diren euriteen eta elurteen ondorioz, Arabako taldeak entrenatzeko erabiltzen diuen zelaiak egoera txarrean geratu dira, eta Athleticen instalazioetan lan egingo dute.
Talde babazorroak Lezaman egingo dituen bi lan-saioak ateak itxita egingo ditu. Abelardok zuzentzen duen taldea asteartean hasiko da prestatzen Vila-realen aurka larunbatean (13:00etan) jokatuko duen partida.
Eguraldi kaxkarra dela eta, @Alaves en eskaria kontutan hartu du Athletic Clubek eta Lezamako instalazioak utziko dizkio gaur eta biharko lan saioak egin ditzan. Ongi etorri! #athletic pic.twitter.com/8ZfCQ1wtgy
— Athletic Club (@athletic_eus) 6 de febrero de 2018
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa