Alaves
Larunbatean, 18:30ean
Agentziak | Erredakzioa
Abelardok ezin izango du John Guidetti jokoan jarri talde galiziarrak 'beldurraren klausula' sartu zuelako jokalaria arabarrei utzi zienean.
Alavesek ez du etxean galdu azaroaren 25etik. Argazkia: Efe.
Bolada onean den Vigoko Celtak proban jarriko du Alavesen sendotasuna etxean, Santander Ligako 22. jardunaldiko partidan.
Arabarrek kanpoan baino erosoago jokatzen dute Mendizorrotzan, eta arazoaren 25etimk ez dute bertan partidarik galdu. Ordutik hona sei garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte Gasteizen. Horri esker, Kopako finalerdietaraino iritsi dira, eta Ligan, momentuz, jaitsiera postuetatik kanpo daude.
Abelardok ezin izango du John Guidetti zelairatu, jarri talde galiziarrak 'beldurraren klausula' sartu zuelako jokalaria arabarrei utzi zienean.
Wakasok eta Ruben Duartek ere ezin izango dute jokatu, txartel kopuruen ondorioz zigortuta daudelako.
Manu Garcia kapitaina, berriz, jokatzeko moduan da, izandako lesioa sendatu ostean. Rodrigo Ely eta Tomas Pina ere erabilgarri ditu Abelardok, aurreko jardunaldiko zigorra beteta.
Celtari dagokionez, talde galiziarra sendo da Europako postuetan sartzeko bidean. Defentsa hobekuntza nabarmena izan dute azken asteetan, eta Iago Aspas eta Maxi Gomez jokalariak sasoi betean ditu Juan Cralos Unzue entrenatzaileak.
AlavEs: Pacheco; Martín, Laguardia, Ely, Alexis; Ibai Gómez, Pina, Manu García, Pedraza; Sobrino eta Munir.
Celta: Rubén Blanco; Jonny, Sergi Gómez, Roncaglia, Mazan; Wass, Lobotka, Radoja, Pione Sisto; Iago Aspas eta Maxi Gómez.
Epailea: Juan Martínez Munuera (Valentziako batzordekoa).
Estadioa: Mendizorrotza.
Ordua: 18.30ean.
: 18.30ean.Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa