Alaves
Epaileen erabakiak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko klubak idazkia egitea erabaki du,Bartzelonaren aurkako partidan (2-1), Iglesias Villanueva epailearen jardunak norgehiagokako azken emaitzan eragin ahal izan zuela sinetsita.
Messi lanzando una falta en el partido que el domingo enfrentó al Barcelona y al Alavés. Foto: EFE
Alavesek kexa formal bat bidali dio Victoriano Sanchez Arminio Espainiako Futbol Federazioko Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteari, talde gasteiztarra ez baitago batere konforme jokatu dituen azken partidetan arbitroek egindako lanarekin.
Efek jakin ahal izan duenez, Gasteizko klubak idazkia egitea erabaki du, igandean, Bartzelonaren aurkako partidan (2-1), Ignacio Iglesias Villanueva epaile galiziarraren jardunak norgehiagokako azken emaitzan eragin ahal izan zuela sinetsita.
Alaveseko hainbat jokalarik (tartean, John Guidetti, Ibai Gomez edo Victor Laguardiak) epaileak egindako akatsak salatu zituzten igandeko partidaren ostean. Horren aurrean, klubak berak idatzi bat egin du daukan desadostasunaren berri emateko asmoz.
"Ez dugu zorterik epaileekin, baina nire jokalariek lan bikaina egin dute", azpimarratu zuen Abelardo Fernandez gasteiztarren entrenatzaileak Camp Nouko lehiaren ostean, Leganes, Valentzia eta Bartzelonako partidei erreferentzia eginez.
Ibai Gomezek, bere aldetik, bere Instagrameko profila erabili zuen "epaileak guztiz erabakigarriak izan ziren jokaldietan" huts egin zutela salatzeko. Jokalari bilbotarrak aipatzen dituen jokaldiak honako hauek dira: batetik, Paco Alcacer jokoz kanpo zegoela baloia jaso eta Alaveseko jokalari batek falta egin baino lehenago (Messik falta hori gola egiteko baliatu zuen); bestetik, Samuel Umtitik eskuaz jo zuela baloia Bartzelonaren area barruan
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa