Alaves
Akziodunen Biltzarra
Agentziak | Erredakzioa
Aurrekontu horrek, gainera, 8,5 milioi euroko etekina islatu du 2017ko ekainaren 30ean.
Alavesen Akziodunen Biltzarra. Argazkia: EiTB
Deportivo Alavesen Akziodunen Biltzarrak klubaren urteko kontuak eta 61,8 milioi euroko aurrekontua onartu ditu denboraldi honetarako. Aipatu aurrekontuak % 99,57ko babesa jaso du, akzioen % 82,85 ordezkatuta egon diren batzarrean.
Aurrekontu horrek, gainera, 8,5 milioi euroko etekina islatu du 2017ko ekainaren 30ean.
Joan zen urteko kontuek, bestalde, 10.028.013 euroko superabita islatu dute, hots, klubaren urteko diru-sarreren % 20.
Diru-sarrerei dagokionez, telebistako eskubideenak azpimarratu behar dira, gora egin baitute joan zen urtean bederatzigarren sailkatu ostean: % 17,19 hazi dira, 39 milioitik 46 milioira.
Bere aldetik, Fernandez de Troconiz presidenteak nabarmendu egin du Mendizorrotza futbol-zelaiaren handitzean lan egiten jarraitzen dutela.
Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 08:10 - 11:30 | ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar