Alaves
1-0
Agencias | Redacción
Fernando Torresek 74. minutuan sartutako gol batek eragin du Arabako taldearen porrota Wanda Metropolitano zelaian.
Atletico Madril-Alaves (1-0). Argazkia: EFE
Alavesek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurka Wanda Metropolitano zelaian. Arabako taldeak partida ona jokatu du, gauzak zail jarri dizkio Ligako bigarren sailkatua den aurkariari eta itxura ona eman du.
Abelardok zuzentzen duen taldeak lehen zati bikaina egin du defentsako lanari dagokionean. Ondo presionatu diote aurkariari eta abaguneak sortzea eragotzi dio Atletico Madrili. Gameirok izan du lehen zatian koltxoneroen abagune argiena, baina ez du ondo amaitu jokaldia Pachecoren aurrean.
Bigarren zatia parekatua izan da, eta abagune gutxikoa. Neurketako 74. minutuan, Vrsalijkok erdiraketa egin du hegaletik eta Fernando Torresek sare barrura bidali du errematea (1-0). Azken minutuetan, Alaves saiatu da berdinketaren bila jotzen, baina Atletico Madrilek ondo eutsi dio gol bateko abantailari.
Fitxa teknikoa:
Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Savic, Godín, Filipe Luis; Saul (Carrasco, min. 69), Gabi, Koke, Thomas (Correa, min. 46); Gameiro (Torres, min. 69) eta Griezmann.
Alaves: Pacheco; Martin, Alexis, Maripan, Duarte; Pina (Bojan, min. 77), Pedraza, Manu García, Ibai (Santos, min. 84); Burgui (Medran, min. 63) eta Munir.
Gola: 1-0, min.74, Torres.
Epailea: Gil Manzano.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa