Alaves
LIGA
Erredakzioa
Arabako taldeak Gironaren aurka jokatuko du gaur, 21:00etan. Christian Santosek, Rodrigo Elyk eta Manu Garciak ez dute jokatuko, partida bateko zigorra bete behar dutelako.
Alaveseko jokalariak Getaferi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Alavesek Gironaren aurka jokatuko du gaur gaueko 21:00etan, Montilivin. Abelardo Fernandez entrenatzaileak debuta egingo du Arabako taldearen aulkian, eta taldearen bolada txarra etetea izango du helburu.
Entrenatzaile asturiarrak Gianni De Biasi ordezkatu du karguan. Javier Cabellok zuzendu zuen taldea Kopan, eta final-zortzirenetarako txartela lortu zuen, Getaferi 3-0 irabazita. Abelardok ezingo ditu Christian Santos, Rodrigo Ely eta Manu Garcia jokalariak erabili, partida bateko zigorra bete behar dutelako.
Girona, bestalde, bolada onean dago. Kataluniako taldea Errege Kopatik at geratu zen Levanteren aurkako kanporaketan, baina Ligan bost jardunaldi jarraian daramatza puntuak eskuratzen, hiru garaipen eta bi berdinketa lortuta. Carles Planas, Eloi Amagat eta Kayode bajan daude; Pere Pons eta Pedro Alcala, aldiz, zalantzan.
Ustezko hamaikakoak:
Girona: Bono; Pablo Maffeo, Juanpe, Bernardo Espinosa, Marc Muniesa, Aday Benitez edo Johan Mojica; Pere Pons edo David Timor, Alex Granell, Borja Garcia, Portu; eta Cristhian Stuani.
Alaves: Pacheco; Martín, Maripán, Dieguez, Pedraza; Medran, Wakaso; Burgui, Bojan, Ibai; eta Munir.
Epailea: Javier Alberola Rojas.
Zelaia: Montilivi.
Ordua: 21:00.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa