20:39

Alaves

ERREGE KOPA

Alavesek ez du arazorik izan kanporaketa gainditzeko, Getaferi 3-0 irabazita

ERREDAKZIOA

Babazorroak berehala aurreratu dira markagailuan Munirren gol baten bitartez, eta gol horrek kanporaketa aurrera ateratzeko lasaitasuna eman die.

  • Alaveseko jokalariak lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du ostegun honetan Getaferi erraz irabazita (3-0). Gasteiztarrak, horrenbestez, lau euskal taldeen artetik aurrera egin duen bakarra izan da, Eibar (asteartean), Athletic eta Reala (asteazkenean) txapelketatik kanpo geratu baitira.

Munirrek eta Bojanek jarri dituzte jokoa eta golak Mendizorrotzan Javier Cabelloren itzuleran. Bartzelonako aurrelari ohiak elkarrekin zelairatu ditu valentziarrak, denboraldi honetan lehen aldiz, eta berebiziko garrantzia izan dute gasteiztarrak datorren asteartean egingo den Kopako hurrengo kanporaketaren zozketan egon daitezen.

Cabellok ordezko ugariz osatutako hamaikakoa zelairatu du, eta Martin izan da berritasun nagusia, bigarren taldeko eskuin hegaleko jokalaria, hain zuzen ere.

Alavesek oso goiz lortu du bere saria; izan ere, hirugarren minuturako aurretik zen, Munirrek sartutako gol bati esker. Aurrelariak ezker hegaletik Burguik egindako erdiraketa ona aprobetxatu du baloia sarera bidaltzeko.

Gol horrekin, Alavesek biko abantaila zeukan, joaneko norgehiagokan 0-1 nagusitu baitzen Alfonso Perez zelaian.

Gerora, lehen zatiaren erdialdean, Bojan arduratu da partida eta kanporaketa erabakita utzi dituen gola egiteaz.

Bigarren zatian, Getafe oldarkorrago zelairatu da, baina etxekoak ez dira atzean sartu, eta Alavesek hirugarrena egin du. Munirren eta Bojanen artean egin duten jokaldi batean, Munirrek bere bigarrena sartu du.

Madrildarrak azken unera arte saiatu dira gol bat egiten, baina ez dute zorroztasunik izan.

Fitxa teknikoa:

Alaves: Sivera; Martín, Rodrigo Ely, Diéguez, Pedraza; Ibai (Enzo, 73. min), Dani Torres, Medrán (Manu, 66. min), Burgui; Burgui, Ibai; Munir (Santos, 73. min) eta Bojan.

Getafe: Martínez; Molinero, Juan Cala (Bruno, 46. min), Gorosito, Antunes; Álvaro Jiménez, Sergio Mora, Mauro Arambarri (Dani Pacheco, 59. min), Fajr; Portillo (Ángel, 59. min) eta Amath.

Golak: 1-0, 3. min: Munir. 2-0, 31. min: Bojan; 3-0, 69. min: Munir.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena