19:17

Alaves

LEsioa

Hector Hernandez beste hilabetez egongo da bajan

Erredakzioa

Alavesen Realak utzita jokatzen ari den defentsari artroskopia egin diote astelehen honetan ezkerreko belaunean.

  • Hector Hernandez, bere aurkezpen egunean, Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariarekin. EiTB

    Hector Hernandez, bere aurkezpen egunean, Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariarekin. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hector Hernandez Alaveseko jokalariaren sendatze-epea hilabete luzatuko da, gutxienez; izan ere, astelehen honetan astroskopia egin diote ezker belaunean.

Klubak argitaratu duen prentsa-oharraren arabera, Alavesen Realak utzita jokatzen ari den jokalariari Mikel Sanchezek egin dio ebakuntza, daukan tenosinobitisa gainbegiratzeko asmoz.

Jokalaria 24 orduren buruan aterako da ospitaletik, sendatze-prozesuari berriro ekiteko. Hilabete barru Sanchez medikuak berak gainbegiratuko du lesioaren nondik norakoak aztertzeko.

Hernandezek 15 minutu besterik ezin izan ditu jokatu Alavesekin denboraldi honetan (liga txapelketako lehen jardunaldian, Leganesen aurka, hain zuzen ere), eta, horrenbestez, datozen egunetan bi hilabeteko baja-aldia beteko du.

ldia beteko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena