Alaves
Konfirmatuta
Agentziak | Erredakzioa
23 urteko andaluziarra Real Madrilen harrobitik ateratako jokalaria da eta Zubeldiaren taldearen erdiko lerroa sendotzera dator.
Alvaro Medran. Argazkia: @Alaves
Alvaro Medran jokalariak Alavesen jokatuko du, utzita, Gasteizko taldeak eta Valentziak horrela adostu ostean. Alavesen utzita jokatuko duen seigarren jokalaria da Medran.
Alfonso Pedraza (Vila-real), Hector Hernandez (Reala), Tomas Pina (Brujas), Oscar Romero (Racing Avellaneda) eta Bojan Krkic (Stoke City) dira utzitako beste bost jokalariak.
Medranek 23 urte ditu eta Kordobakoa da. Real Madrilen harrobitik atera zen eta madrildarren lehen taldearekin ere debuta egin zuen, 20 urterekin. Txapeldunen Ligan gol bat egin zuen 2014-15 denboraldian.
Hurrengo denboraldian Getafen jokatu zuen, utzita, eta iazko udan Valentziak erosi zuen, lau urterako.
Andaluziarra jaioa da taldea zelai erditik zuzentzen, eta horri esker nazioarteko partidak jokatu ditu Espainiako selekzioarekin, 19 eta 21 urtez azpikoen kategoriatan.
Alvaro Medranek Alavesen zelai erdia sendotuko du.
a sendotuko du.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa