Alaves
Leganes Hiria Saria
eitb.eus
Arauzko 90 minutuak bana bukatu ondoren, babazorroek 4-2 galdu dute penaltietan. Pedrazak egin du gasteiztarren gola.
Alfonso Pedraza, autor del gol del Alavés. EFE
Alavesek adiskidantzazko neurketa jokatu du bart Madrilen, Leganes Hiria Sariaren XVIII. edizioa, hain zuzen ere.
Arauzko denbora bana bukatu ondoren, 4-2 galdu du penaltietan Luis Zubeldiaren taldeak. Pedrazak egin du gasteiztarren gola partida hasi eta berehala, 8. minutuan, baina partidaren azken txanpan Leonardok berdinketa jarri du markagailuan. Penaltietan erabaki da, beraz, partida.
Fitxa teknikoa:
1 - Leganes: Champagne; Bustinza, Diouf, Mantovani, Raul Garcia; Moran, Gumbau; El Zhar, Szymanowski, Eraso; eta Guerrero. Hauek ere jokatu dute: Cuellar, Marcos, Muñoz, Dos Santos, Diego Rico, Ruben Perez, Mozo, Gabriel, Arribas, Omar, Leonardo eta Junior.
1 - Alaves: Pacheco; Víctor, Maripan, Ely, Hector Hernandez; Wakaso, Manu Garcia; Romero, Pedraza; Enzo eta Santos. Hauek ere jokatu dute: Dieguez, Katai, Demirovic, Burgui eta Krsticic.
Golak: 0-1, 8. min: Pedraza. 1-1, 81. min: Leonardo.
Penaltiak: 0-1: Katai, gola. 1-1: Ruben Perez, gola. 1-1: Hector Hernandez, kanpora. 2-1: Mozo, gola. 2-1: Wakaso, kanpora. 3-1: Diego Rico, gola. 3-2: Manu Garcia, gola. 4-2: Leonardo, gola.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa