Alaves
Alaves, finalean
Agentziak | Erredakzioa
Estatubatuarrek maiatzaren 30ean joko dute Bilbon, eta gutxienez zortzi eguneko epea behar dute kontzertuaren muntaia egiteko.
San Mames. Argazkia: Efe.
Guns N’Roses taldearen kontzerturako muntaketa lan konplexuek Alaves eta Bartzelonaren arteko Kopa finala San Mamesen jokatzea galaraziko lukete. Finala maiatzaren 27an izango da, eta talde estatubatuarraren kontzertua, berriz, 30ean.
Alfonso Santiago Last Tour International enpresa antolatzailearen zuzendariak esan duenez, gutxienez zortzi egun behar izango dituzte Guns N’Roses taoldeak Bilbon emango duen kontzertua prestatzeko.
"Guk estadioa hartuta daukagu munduko bira baten barruan dagoen kontzertua egiteko. Bira hori iragarrita dago, eta ia osorik salduta", adierazi du. Bere ustez, ezinezkoa litzateke kontzerturako hiru egun falta direnean San Mamesen Kopako finala jokatzea.
Last Tourrek 45.000 pertsona biltzea espero du. Gainera, Santiagok azpimarratu duenez, muntaketa lanak zortzi egun baino gehiago luzatu litezke. "Baliteke epea luzatzea, estadio horretan egiten den lehen kontzertua delako eta kontu handiz egin behar dugu dena, zati asko hauskorrak dira, berriak, eta egiteko asko dago", esan du.
dago", esan du.Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa