Alaves
Komunikatua
Agentziak | Erredakzioa
Celta-Real Madril partida denboralearen kalteengatik atzeratu dutela ikusita, Kopakoa ere atzeratzea eskatu dute arabarrak eta galiziarrak baldintza berdinetan jokatzea bermatzeko.
Balaidoseko estalkian kalteak eragin ditu haizeak. Argazkia: Efe.
Futboleko Liga Profesionalari eta Espainiako Futbol Federazioari Celtaren aurkako finalerdietako itzuliko partida atzeratzea eskatu die Alavesek, Celta-Real Madril partida ere atzeratu dela kontuan izanda.
Arabarrek komunikatu batean aditzera eman dutenez, "bi taldeak egoera berdinean lehiatzeko eta Errege Kopako lehian aldaketarik ez egiteko" egin dute eskaera hori.
Halaber, "Vigoko erakunde publikoen jarrerarekin” bat datorrela azpimarratu du Gasteizko klubak. Galiziako erakundeek lehentasuna eman diote ikusleen segurtasunari partida bertan behera uzteko erabakian. "Celta-Real Madrid partida atzeratzea erantzukizunez jokatzea" dela diote.
Era berean, Liga partida hori jokatzeko izan daitezkeen "aukera guztiak" aztertzeko eskatu dio Alavesek Futboleko Liga Profesionalari, "zaleen eta jokalarien segurtasuna arriskuan jar ditzaketen guneak ixtea, edo partida beste zelai batean jokatzea", esaterako.
Azkenik, eta galiziarren eta madrildarren arteko norgehiagoka bertan behera geratu dela ikusita, Mendizorrotzan otsailaren 8an jokatuko den Kopa finalerdia ere atzeratzea eskatu dute gasteiztarrek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa