Alaves
Bi denboraldirako
Agentziak | Erredakzioa
Serbiarra Sampdoriatik dator, 26 urte ditu eta erdilaria da. Bi denboraldirako fitxatu du Gasteizko taldearekin.
Nenad Krsticic / Irudia: Alaves.
Nenad Krsticic da Alavesen azken fitxaketa. Serbiako jokalari internazionalak bi denboraldiz fitxatu du Gasteizko taldeaekin.
Erdilariak 26 urte ditu eta Belgraden jaio zen. Sampdoriatik dator. Izan ere, han eman du bere kirol ibilbideko zatirik handiena. Italiara heldu zenetik 18 urterekin, OFK Belgradetik, jokalari garrantzitsua izan da bere taldean.
Krsticicek, baina, lesioa izan zuen belaunean, eta gero eritasun garrantzitsua diagnostikatu zioten. Futbolera itzuli zen gero, eta selekzioak deitzea lortu zuen.
Alavesen arabera, "indarra, ausardia eta kalitatea" emango dio taldearen zelai erdiari.
diari.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa