Alaves
Porrota
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniarrek lehen zatiko 22. minutuan egin dute neurketako gol bakarra.
Hiru puntuek ihes egin diote Alavesi. Argazkia: EiTB.
Girona 1 eta 0 gailendu zaio Alavesi Montilivin Lekicen lehen zatian egindako golari esker. Garaipen honi esker, kataluniarrak igoera postuetan sartzeko borrokan sartu dira.
Lehen minutuetan arabarrak nagusi izan dira, baina lehen laurdenetik aurrera Gironak izan du jokoaren kontrola. Hala ere, ez dute arrisku handirik sortu. 19. Minutuan, Clercek eta Borjak jokaldi ona egin dute ezkerretik, baina Laguardiak erantzun ona eman dio egoerari.
Neurketako jokaldi erabakigarria 22. minutuan gertatu da. Jokaldia Pere Ponsen janketan hasi da, banakako jokaldi ederra egin du eta baloia Lekici eman dio, honek baloia arabarren ate barruan sartzeko.
Golaren ostean, Gironak eroso jokatu du, eta Alavesi, berriz, asko kostatu zaio aurrera egitea eta Becerraren areara iristea.
Bigarren zatiaren hasieran, Alavesek aukera argia izan du, baina Lejeuneren buruak Juliren gola saihestu du.
Neurketako azken aukera ere Bordalasen jokalariek izan dute, baina Becerrak eskua atera du geldiketa ikusgarria eginez.
Fitxa teknikoa:
1 - Girona: Becerra; Javi Álamo (Maffeo, 70. min), Kiko Olivas, Alcalá, Lejeune, Clerc; Pere Pons, Borja (Alcaraz, 58. min), Granell; Cristian Herrera eta Lekic (Mata, 81. min).
0 - Alaves: Pacheco; Carpio (Pacheco, 46. min), Laguardia, Pelegrín, Raul García; Bernardello (David Torres, 77. min), Sergio Mora, Manu Garcia (Guichón, 83. min), Juli, Kiko Femenía; eta Barreiro.
Golak: 1-0, 22. min: Lekic
22. min: LekicHurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa