Alaves
0-1
Erredakzioa
Arabako taldeak 0-1 irabazi du Carlos Belmonten eta Adelante Ligako lider berria da. Manu Barrerirok sartu du partidako gol bakarra, 60. minutuan.
Alaveseko jokalariak Albaceteren aurka lortutako garipena ospatzen. Argazkia: EiTB
Alavesek 0-1 irabazi dio Albaceteri Carlos Belmonte zelaian eta Adelante Ligako lidergoa berreskuratu du. Jardunaldi honetara arte liderra zen Leganesek 3-0 galdu zuen Mallorcaren aurka larunbatean eta Alavesek bi puntu ateratzen dizkio sailkapenean bigarren postuan dagoen Madrileko taldeari.
Albacete hobeto atera da Carlos Belmonte zelaiko berdegunera eta Alavesek sendo ibili behar izan du defentsako lanean partidako lehen minutuetan. Hasierako minutuetako presioa gainditzea lortu du Bordalasek zuzendutako taldeak eta norgehiagoka orekatu egin da. Bi taldeek erritmo biziarekin jokatu nahi izan dute, baina ez batak eta ez besteak, ez dute abagune argirik sortu lehen 45 minutuetan. Bai Albacete eta bai Alaves, area kanpotik egindako jaurtiketen bitartez saiatu dira aurkariaren atea zulatzen, baina kaskar ibili dira. Horrenbestez, lehen zatia golik gabeko berdinketarekin bukatu da (0-0).
Bigarren zatiari hobeto ekin dio Alavesek. Arabako taldea partidaren bila atera da, eta abagune argiak sortzea kosta zaion arren, arriskua eramaten hasi da Albaceteren ate ingurura. Ekinaren ondorioz, 60. minutuan etorri da Alavesen gola. Julik hasi du jokaldia, Toquerok hegaletik erdiratu eta Manu Barreirok sare barrura bidali du errematea (0-1).
Gola jaso ostean, Albacetek berdinketaren bila jo du, eta Alaves sendo mantendu da defentsako lanean. Arabako taldea tokia galdu gabe egon da, eta estuasunak pasatzea egokitu zaio. Albacetek arriskua eraman du Pachecok defendatutako ate ingurura, baina ez du abagune argiegirik sortu. Azken minutura arte sufritzea tokatu zaio Alavesi. Gainera, Albacetek berdinketaren gola lortzeko abagune ezin hobea izan du 91. minutuan, baina Ruben Cruzek ez du errematearekin asmatu. Amaieran, hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Arabako taldeak.
Fitxa teknikoa:
0 - Albacete: Juan Carlos, Antoñito, Pulido, Miguel Nuñez, Paredes, Cesar Diaz (Samu, 71. min), Adri Gomez, Diego Benito (Jona, 80. min), Adria Carmona (Curto, 64. min), Portu eta Ruben Cruz.
1 - Alaves: Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raul, Bernardello, Sergio Mora, Manu (Borda, 88. min), Juli (Guichon, 83. min), Manu Barreiro (David Torres, 79. min) eta Toquero.
Golak: 0-1, 60. min: Manu Barreiro.
Epailea: Lopez Amaya.
g> Lopez Amaya.Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa