Alaves
1-0
Erredakzioa
Arabako taldeak 1-0 galdu du Zaragozaren aurka Romaredan. Partidako gol bakarra Ortuñok sartu du, 44. minutuan.
Zaragozak Alavesen aurka gola sartu duen unea. Argazkia: EiTB
Alavesek 1-0 galdu du Zaragozaren aurka Romaredan eta porrot honekin, Aarabako taldeak Bigarren Mailako sailkapenaren erdialdean jarraituko du, zazpi jardunalditan 10 puntu eskuratu ostean.
Lehen zatian Zaragoza izan da nagusi. Etxeko taldea izan da baloiaren jabe eta abaguneak ere sortu ditu. Alaves, ordea, sendo mantendu da defentsako lanean. Partida atsedenaldira golik gabe iritsiko zela ematen izan du, baina 44. minutuan, Ortuñok sare barrura bultzatu du Hinestrozak eman dion pase bikaina. Ondorioz, etxeko taldearen aldeko 1-0eko emaitzarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.
Bigarren zatian, Alavesek bere jokoa hobetu du, eta abaguneren bat edo beste sortu du. Dena den, Arabako taldea ez da fin ibili aurkariaren ate aurrean eta azkenean, Zaragozak lortu du garaipena (1-0).
Fitxa teknikoa:
1 - Real Zaragoza: Bono; Vallejo, Ruben (Isaac, 46. min), Cabrera, Rico; Erik Moran; Jaime (Jorge Diaz, 63. min), Dorca, Diamanka (Wilk, 75. min), Hinestroza; eta Ortuño.
0 - Alaves: Pacheco; Dani Estrada (Barreiro, 56. min), Laguardia, Einar, Raul Garcia; Mora; Juli (Kiko Femenia, 75. min), Carpio, Manu Garcia, Guichon (Dani Pacheco, 59. min); eta Toquero.
Gola: 1-0. 44. min. Ortuño.
Epailea: Medie Jimenez.
Medie Jimenez.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa