18:27

Alaves

1-3

Mirandes nagusitu da Mendizorrotzan, etxekoen partida kaskarrean

Erredakzioa

Burgoseko taldeak bi gol sartu ditu aurreneko 20 minutuetan, Barreirok 1-2koa egin du 89.ean eta Barahonaren golak, 90. minutuan, neurketa erabakita utzi du.

  • Alavesek porrota jaso du Mendizorrotzan. Argazkia: EITB

    Alavesek porrota jaso du Mendizorrotzan. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek porrota jaso du Mirandesen aurka (1-3), Mendizorrotzan jokatutako Adelante Ligako 19. jardunaldiko partidan. Gasteiztarrek partida kaskarra jokatu dute.

Burgoseko taldeak bi gol sartu ditu aurreneko 20 minutuetan. Igor Martinezek estreinatu du markagailua 7.ean, eta Urko Verak bisitarien bigarren sartu du 20.ean.

Manu Barreirok etxekoen aldeko gola egin du 89.ean, eta Alavesek neurketa berdintzeko ahalegina egin du, baina Barahonaren golak, 90. minutuan, neurketa erabakita utzi du.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Manu Fernandez, Galan (Manu Barreiro, 29'), Einar, Laguardia, Xabi Castillo, Toribio (Juanma, 60'), Beobide, Sangalli, Juli, Toti, Ion Velez (Raul Garcia, 76').

3 - Mirandes: Razak, Aitor, Caneda, Corral, Kijera, Rúper, Jordi Pablo, Igor Martinez (Barahona, 76'), Fran Carnicer (Pedro, 66¡), Alex Garcia (Cantero, 70'), Urko Vera.

Golak:

0-1, 7': Igor Martinez.

0-2, 20': Urko Vera.

1-2, 89': Manu Barreiro.

1-3, 90': Barahona.

90': Barahona.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena