Alaves
14. jardunaldia
Erredakzioa
Gasteiztarrak 0-2 aurreratu dira lehen zatian, Juliren eta Raul Garciaren golekin. Etxekoen gola Ruben Castrok egin du bigarren zatian.
Bideoak (1)
Alavesek garrantzi handiko garaipena eskuratu du Betisen etxean (1-2), Adelante Ligako 14. jardunaldian.
Babazorroek joko ona eskaini ditu lehen zatian, erasoan bikain aritu dira eta garaipena bideratuta utzi dute. Julik estreinatu du markagailua 15. minutuan, Totik eskuin hegaletik egindako erdiraketa buruz errematatuta. Hamar minutu geroago, 0-2koa egin du Raul Garciak gasteiztarren kontraeraso bikaina gol eder batekin biribilduta.
52. minutuan etxekoen aldeko penaltia adierazi du epaileak, Miguek eskuarekin ukitu baitu baloia area barruan. Ruben Castrok ez du hamaika metroetatik huts egin (1-2). Atzean erakutsitako sendotasunari esker, urrezko hiru puntu eskuratu ditu Albertoren taldeak.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Betis: Adan; Molinero (Cejudo, 46'), Bruno, N'Diaye, Varela (Lolo Reyes, m.68); Kadir, Xavi Torres, Matilla (Dani Pacheco, 58'), Dani Ceballos; Renella eta Ruben Castro.
2 - Alaves: Manu Fernandez; Galan, Einar, Migue, Xabi Castillo; Toti, Beobide, Toribio, Raul Garcia (Sangalli, 57'); Juli (Juanma, 72'), Ion Velez (Despotovic, 83').
Golak:
0-1, 16': Juli
0-2, 27': Raul Garcia
1-2, 54': Ruben Castro
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa