Alaves
Adierazpen ofiziala
L.E. | eitb.com
Arabarrak haserre daude Urrutiaren taldearekin; "harrobian eskua sartzea" leporatzen diote, jokalariekin eta familiakin kontaktuan jarrita.
Athletici Alavesen harrobiko jokalariekin kontaktuan jartzea leporatzen diote. Efe.
Alavesek Athleticekin dituen harremanak etetea erabaki du, bai kirol eta bai erakunde mailan. Arrazoia: Athleticek arabarren harrobiko jokalariekin izandako jokaera.
Azken asteetan ez da giro izan Alaves eta Athletic artean. Duela aste batzuk, arabarrek adierazpen ofiziala atera zuten Athleticen ordezkariek gasteiztarren harrobiko jokalariekin harremanetan jartzeko erabilitako "mehatxuak eta iraniak" salatzeko. Orduan Josu Urrutia presidenteari jarrera horiek salatzeko eskatu zioten, bestela, bi kluben arteko harremanak etetea baino beste irtenbiderik ez zutela ikusten salatu zuten Alaveseko arduradun nagusiek.
Asteazken honetan harremanen etetea iragartzeko ateratako adierazpenean azaltzen dutenez, Urrutiak gaiaren inguruan izandako isiltasunak beste pauso bat ematera behartu ditu arabarrak eta, aurreko asteetako mehatxuarekin bete dute: Alaves eta Athleticen artean ez da harremanik izango Josu Urrutia bilbotarren presidentea izaten jarraitzen duen bitartean.
Alavesen adierazpen ofiziala (jatorrizkoa, gaztelaniaz)
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa