Alaves
Zigor-proposamena
Agentziak | EITB
Indarkeriaren aurkako Batzordearen arabera, Alavesek "zale ultrak" babesten ditu, irudi horiek mantenduz. Klubak iragarri du helegitea aurkeztuko duela, eta Iraultza 1921 taldeak zehaztu du dagoeneko ezabatu duela bere sinadura aipatu horma-irudietatik.
Mendizorrotzako horma-irudi bat. Argazkia: EFE
Indarkeriaren, Arrazakeriaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren kontrako Estatuko Kirol Batzordeak Deportivo Alavesi 60.001 euroko isuna jartzeko eta Mendizorrotza hilabetez ixteko proposatu du, Iraultza 1921 taldearen irudiak ez ezabatzeagatik.
Batzorde horren iritzian, Iraultza 1921 "talde ultra" da, eta, Mendizorrotzan haren irudiak erakutsita, klubak "zale erradikalak" babesten ditu.
"Mendizorrotza estadioko kanpoaldeko fatxadan Iraultza 1921 talde ultraren muralak, grafitiak eta pegatinak daude. Indarkeriaren kontrako Batzordeak segurtasun-txostenak bildu zituen, eta (Alavesi) 40.000 euroko isuna jartzeko proposatu zuen, marrazki horiek erakustegatik. Hala ere, horma-irudiak ez ziren kendu", dio ohar batean.
Zigor-proposamen horren berri izan ostean, Deportivo Alavesek jakinarazi du helegitea aurkeztuko duela, eta azpimarratu du klubaren "historia eta ondarea" babesten segituko duela.
"Klubak bere historia zaintzeko konpromiso irmoari eusten dio. Estadioaren kanpoaldean dauden irudiek Deportivo Alavesen 100 urteko historiaren erakusgarri dira, baita kluba gaur arte eraikitzen lagundu duten pertsonak, kolektiboak eta mugarriak omentzeko modua ere", dio ostiral iluntzean zabaldutako ohar batean.
Era berean, "egindako ekintza guztiak klubaren ondare" direla eta horiei guztiei eustea "beharrezkoa" dela adierazi du. "Ondare hori ulertzea eta errespetatzea denon erantzukizuna da: erakundeena, klubena eta zaleena", erantsi du.
Horrez gain, Deportivo Alavesek esan du "indarkeriarik gabeko kirola" sustatzen jarraituko duela eta alegazioak aurkeztuko dituela "bere ondarea babesteko, zabaltzeko eta ondratzeko, klubaren historia, baloreak eta 100 urtetik gora bidelagun izan ditugunak babesteko".
Azkenik, "Deportivo Alavesen historia ezagutzeko eta muralak ikusteko" gonbita eginez bukatu du oharra Gasteizeko klubak.
Iraultza 1921 taldeak, berriz, sare sozialen bidez argitu du atzo ezabatu zuela bere sinadura aipatu horma-irudietatik, Alavesi eta haren inguruari kalterik ez eragiteko "arduraz jokatuz".
Ante las sanciones, amenazas y mentiras, en un acto de responsabilidad por no perjudicar al alavesismo, ayer borramos los murales denunciados por el Coordinador de Seguridad.
— Iraultza 1921 (@Iraultza1921) November 21, 2025
IRAULTZA 1921 volvera a lucir en Mendi, aunque alguno se empeñe nunca podrán borrar nuestra historia. pic.twitter.com/uwyrfKg9Nf
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar