Alaves
Hirugarren kanporaketa
EITB Media
Guallarrek, Carmenek, Merchek eta Paula Leonek egin dituzte babazorroen golak.
Ibaian jokatutako norgehiagokaren une bat. Irudia: @AlavesFem
Alavesek erraz gainditu du Levante, Ibaian, Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketan. Talde babazorroak Valentziako taldea jipoitu du (4-0).
Lehen kanporaketan Bizkerre (0-5) eta bigarrenean Racing (0-3) estutasunik gabe gainditu ondoren, Alavesek Levanteren aurkako konpromiso zailari aurre egin dio arratsaldean.
Levante Espainiako emakumezkoen futboleko klub historikoetako bat da, baina ez dabil bere sasoi onenean. Europarako txartela eskuratzeko borrokatzetik sailkapeneko azkena izatera igaro da.
Lehen ordu erdia oso parekatua izan da. Carmenek izan du babazorroen aukerarik argiena, eta Agamak Levante aurretik jartzeko abagunea izan du, baina Sofia atezainak geldiketa ederra egin dio.
Guallarrek berdinketa hautsi du atsedenaldira iritsi aurretik, eta Gasteizko taldea aurretik jarri du (39.min).
Atsedenaldiaren ostean, Andrea Esteban babazorroen entrenatzaileak 60. minutuan egin du lehen aldaketa. Paula Leon sartu da berdegunean Raquelen ordez.
Handik gutxira, Carmenek 2-0ekoa jarri du markagailuan (70. min). Golaren ostean Estebanek Navajasi atsedena eman dio, eta Almudena sartu du zelaian 73. minutuan. Jarraian, 74. minutuan, Merchek hirugarren gola egin du Alavesentzat, eta Paula Leonek laugarrena sartu du, 81.ean.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar