Beste kirolak
Snowboarda
Agentziak | EITB MEDIA
Gipuzkoarrak orpazurda hautsi zuen martxoan, eta lehiatu gabe egon da ordutik. Alvaro Romero donostiarrak hamargarren egin du proba berean.
Lucas Eguibar. Irudia: EITB MEDIA.
Lucas Eguibar zazpigarren izan da larunbat honetan Cervinian (Italia) jokatutako Munduko Kopako proban. Eguibarrek lesio larria izan zuen martxoan (Akilesen tendoia hautsi zuen), eta proba honetan berragertu da.
Txapeldun olinpiko hirukoitzak zazpigarren markarik onena egin zuen ostiralean, sailkatze proban, eta, ondoren, arazorik gabe gainditu zituen final-zortzirenak bere seriean gailenduta, David Pickl austriarra, Leon Ulbricht alemaniarra eta Yoshiki Takahara japoniarra menderatuta.
Final-laurdenetan ere, aurrera egin zuen Eliot Grondin kanadarraren atzetik eta Pickl austriarraren eta Cody Winters estatubatuarraren aurretik helmugaratuta, baina finalerdietan ezin izan zuen beste horrenbeste egin, jaitsiera oso itxi batean. Hor estatubatuarra nagusitu zen, eta Eguibarrek laugarren bukatu zuen, Lorenzo Sommariva italiarrarekin eta Aidan Chollet frantziarrarekin lehia estua izan ondoren.
Final txikira iritsita, Eguibarrek hirugarren postuarekin konformatu behar izan du, Quentin Sodogas eta Aidan Chollet frantziarren atzetik. Denboraldiko lehen proba hau Jakob Dusek austriarrak irabazi du, atarikoa eta larunbat honetako kanporaketa guztiak irabazita.
Alvaro Romero gipuzkoarrari dagokionez, hamahirugarren izan zen sailkapenean, eta hamargarren egin du gaur.
Hurrengo zuzenekoak
18 | 20:00 - 22:30 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa