19:44

Beste kirolak

Snowboarda

Lucas Eguibarrek hautsita du Akilesen tendoia, eta agur esan dio denboraldiari

EITB Media

Euskal snowboardlariak erorikoa izan zuen Cortina D'Ampezzoko Munduko Kopako probako kontsolazio finalean, eta horrexek eragin zion lesio larria.

  • Lucas Eguibar

    Lucas Eguibar. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lucas Eguibarrek hautsita du Akilesen tendoia, snowboardlari donostiarrak Instagrameko bere kontuan baieztatu duenez. Ondorioz, agur esan dio aurtengo denboraldiari.

Eguibarrek erorikoa izan zuen Cortina D'Ampezzoko Munduko Kopako probako kontsolazio finalean, eta horrexek eragin zion lesioa. Gipuzkoarra zortzigarren izan zen proban.

Hasieran, ez zekiten lesioa zenbaterainokoa zen, baina martxoaren 10ean egindako osasun probek txarrena baieztatu zuten.


 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena