Beste kirolak
Eskubaloia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
EITBk norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera emango du Artalekutik, ETB4n eta eitb.eus-en, 20:45etik aurrera.
Bidasoa Irun taldearen artxiboko argazkia, Bidasoa Glogow taldearen aurkako partidan. EITB Media
Bidasoa Irunek Europa Ligako multzoen faseko partida garrantzitsuena jokatu beharko du astearte honetan, CMS Constanta Errumaniako taldearen kontra. Joan den astean, Alex Mozasen mutilak mendean hartu zituzten Errumaniakoek, bost goleko aldearekin. Berriz garaituz gero, Bidasoa Irun larri ibiliko da Europako lehia honetan. Gaurko partida zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk, ETB4n eta eitb.eus-en, 20:45ean hasita.
Gipuzkoako taldeak etxean lehen garaipena eskuratzeko aukera dauka; izan ere, Chrobry Glogow Poloniako taldearen kontrako neurketan, azken unean aurka zuten markagailua berdindu zuten (33-33). Emaitza orain aztertuta, oso garrantzitsua izan zen berdinketa hura, arerioen ibilbidea nola joan den kontuan izanik.
Mozasek jokalari ugari ditu partidarako prest. Besteak beste, min hartuta zegoen Julen Mujika kantxara itzuli zen Frigorificos del Morrazoren aurreko hitzorduan, joan den larunbatean. Oraingoz, Pedro Pacheco brasildarra da zalantza nagusia, ez baitauka aukera handirik deialdian sartzeko.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa