Beste kirolak
Atletismoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nazioarteko parte-hartzea % 68koa izango da, 58 herrialdetako ordezkariak baitaude, besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Alemaniakoak.
Gurutze Frades, 2023ko irabazlea. Argazkia: EITB
1.800 triatletak hartuko dute parte igande honetan, uztailak 14, Gasteizko Ironmanaren bosgarren edizioan, diziplina horretako 100 profesional bilduko direlarik.
Oraingo honetan, nazioarteko parte-hartzea % 68koa da. 58 herrialdetako ordezkariak egongo dira bertan, besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Alemaniakoak. Gainera, parte-hartzaileen % 13 emakumezkoak izango dira.
Igeriketako ibilbideak 3,8 kilometro izango ditu, eta bizikletara igaro ondoren, parte-hartzaileek bi itzuli emango dizkiote 90 kilometroko zirkuitu bati Gasteizera iritsi aurretik. Zapatilak jantzi ondoren, proba osatuko dute hiriburuko kaleetan 42,195 kilometroko maratoiarekin. Zirkuitu laua da, eta lau itzuli ditu hirigunean zehar. Helmuga Espainia plazan kokatuko da.
Podiumera igotzeko faboritoen artean Sam Laidlow frantziarra dago gizonezkoetan, egungo Munduko Ironman Txapelduna. Cameron Wurf eta Alistair Brownlee izango dira aurkari zuzenak. Emakumezkoetan, Gurutze Frades euskalduna da faboritoetako bat. Iazko txapelketa eskuratu zuen, baina gertu izango ditu Kat Matthews eta Els Visser.
Azpimarratzekoa da Gasteizko Ironmanaren edizio hau Ironman Pro Race Series 2024 zirkuituaren parte dela.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa