21:15

Beste kirolak

ESKALADA

Pou anaiek eta Micher Quitok bide berri bat ireki dute Andeetan, 5.780 metroko altueran

AGENTZIAK | EITB Media

Piolet eta kranpoiekin 10 orduz eskalatu ondoren, Peruko "Cordillera Blancan" bide berria irekitzea lortu dute.

  • Pou anaiak eta Micher Quito, 2023. urteko espedizioan.

    Pou anaiak eta Micher Quito, 2023. urteko espedizioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek eta Micher Quito perutarrak bide berri bat ireki dute Andeetan, 5.780 metroko altueran, Peruko "Cordillera Blancan". Izotzaren ondorioz, piolet eta kranpoiekin 10 orduz eskalatu behar izan dute. Estilo alpinoan igo dira, soka finkorik gabe eta kanpoko euskarririk gabe.

"Askoz errazagoa izango zela pentsatzen genuen, baina aurkitu genuen izotzak, elur askeak eta hormaren tamainak eraginda, ez genuen nahi bezain azkar aurrera egin", adierazi du Eneko Pouk.

"Oso pozik gaude gure aklimatazio prozesua amaitzeko nahiko eskalada erraza izango zela uste genuelako, eta ia nahi gabe mendikatean gure igoerarik onenetakoa sinatu dugula ikusi dugu", esan dute Tomas Franchini desagertutako alpinista italiarraren gorpua berreskuratu eta egun batzuetara.

Gasteizko Pou anaiek Peruko lurretan barrena espedizioarekin jarraituko dute, irekiera berrien bila.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena