20:16

Beste kirolak

Guerreras Iberdrola Liga

Bera Berak Malagari irabazi dio luzapenean, eta Ligako finala jokatuko du

EITB Media

Donostiarrek Malagaren aurkako Ligako finalerdiko bigarren partida irabazi dute, berdintasun handiko neurketan. Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldeak luzapenean lortu du garaipena (4-5), eta Elxen kontra jokatuko du final handia.

  • Super Amara Bera Bera taldeko jokalariek garaipena ospatu dute. Argazkia: EITB Media

    Super Amara Bera Bera taldeko jokalariek garaipena ospatu dute. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erreginaren Kopako txapeldun izendatu eta zazpi egunera, Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako finalerako sailkatzea lortu du gaur, Costa del Sol Malagaren aurkako partidan luzapenean (4-5) gailendu ondoren.

Donostiako taldeak 22-21 irabazi zion Costa del Sol Malagari maiatzaren 4an Gascan jokatu zen liga titulurako finalerdietako joaneko partida. Etxean jokatutako lehen partidan nagusi izan zen Imanol Alvarezen taldea, eta donostiarrak bigarren garaipen honekin finalean sartu dira. Elxen kontra jokatuko du final handia talde gipuzkoarrak.

Partida oso parekatua espero zen, eta iragarpenek ez dute hutsik egin. Parekotasuna izan da nagusi neurketan eta lehen zatiaren erdialdera 5nako berdinketa adierazten zuen markagailuarekin iritsi dira. Xehetasun txikienak ere garrantzia zuen partidan, eta Marianne Fernandes Bera Berako jokalaria izan da lehen zatiko golegile nagusia 4 golekin. Hala ere, atsedenaldira etxeko taldearen aldeko emaitzarekin joan dira  (13-12).

Bigarren zatia hasi bezain laster, Estitxu Berasategi etxeko taldeko jokalariak txartel gorria ikusi du, Marianne Fernandesekin izan duen norgehiagoka baten ostean.

Partida amaitzeko 10 minutu falta zirenean, Susoren neskak 23-20 aurreratu dira, eta urduritasuna azaleratzen hasi da talde gipuzkoarrean. Amara Bera Berak 13 baloi galdu ditu, eta luzapen usaina hartu du norgehiagokoak. Hala ere, Imanol Alvarezen neskek baloi-galerak aprobetxatzen jakin dute, eta erreakzioa etengabea izan da.

Bera Berak 1-5eko partziala egin dio partida berdintzeko, baina azkenean talde andaluziarra 28-27 nagusitu da arauzko denboraren ostean. Beraz, eta denboraldi honetan indarrean sartu den lehiaketa sistemaren arabera, hamar minutuko luzapenean erabaki da kanporaketa eta finalerako txartela. Hor hobeto aritu da Bera Bera, eta partida irabazi du (4-5).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena