15:16

Beste kirolak

Errugbia

Bertan behera, Frantziak ekainaren 22an San Mamesen jokatu behar zuen errugbi partida

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Neurketaren sustatzatzaileek antolakuntza arrazoiak argudiatu dituzte erabakia hartzeko. Gaineratu dutenaren arabera, data berria bilatzen ari dira, eta sarreren dirua bueltatu egingo dute.

  • Frantzia vs 'World XV'

    Frantzia vs 'World XV'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako selekzioak eta munduko jokalari esanguratsuenak bilduko dituen 'World XV' taldeak ekainaren 22an jokatzekoa zuten errugbi partida bertan behera geratu dela jakinarazi dute ekitaldiaren sustatzaileek ostegun honetan, "antolakuntza arrazoiak" direla medio.

Antolatzaileek "data berri baten bila" ari direla azaltzeaz gain, "erositako sarreren dirua osorik" bueltatuko dutela zehaztu dute, ekimenaren webgunearen bidez.

Frantziako selekzioaren udako biraren lehen neurketa zen San Mamesen jokatu behar zutena. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere bazuen, 2018an San Mamesen izandako "nazioarteko errugbiaren festa handia" berriz bizitzeko asmoz. Europako kluben bi final nagusiak jokatu ziren orduan San Mamesen, eta 2026an ostera ere hala izango da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena