Beste kirolak
Behobia-Donostia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurtengo edizioan, parte hartzaile kopurua 27.000ra mugatu da; hau da, ohikoa baino 3.000 gutxiago, tren zerbitzuaren murrizketa dela eta. Horrez gain, ibilbidea apur bat aldatuko dute, Irungo Bentetan egiten ari diren lan batzuen ondorioz.
Foto de archivo de la carrera del 2023. EFE
Behobia-Donostia lasterketaren 59. edizioaren izen-emate orokorra jarri da martxan astearte honetan, maiatzaren 7an, 12:00etan, Fortuna Kirol Elkarteak jakitera eman duenez.
Lasterketaren aurtengo berritasun nagusia parte hartzaile kopuruaren murrizketa da; izan ere, 27.000 korrikalari izango da, 30.000 izan beharrean, tren zerbitzuaren murrizketagatik. Horrez gain, ibilbidea apur bat aldatuko dute, Irungo Bentetako lan batzuk direla eta.
Tren bidezko garraioak "funtsezko zeregina" du lasterketaren antolakuntzan, parte hartzaileen erdiak trena erabiltzen baitu irteerara joateko, Euskotren zein Renfe bidez. Aurten, Donostiatik Irunera egiten ari diren abiadura handiko trenaren Loiola eta Kaputxinos tuneletako lanek nabarmen murriztuko du Renferen zerbitzua, eta horrek zuzenean eragingo dio lasterketari, egoerak ez duelako bermatzen garraio erosoa eta segurua izatea.
Egoera horrekin lotuta, lasterketaren hasiera 15 minutu aurreratuko dute, tren zerbitzua handitu ahal izateko. Horrenbestez, 09:15ean abiatuko dira gurpildun aulki eta handbike atletak, 09:20an patinatzaileak eta 09:40an lehen korrikalariak.
Bestalde, eta abiadura handiko trenaren lanen ondorioz, Irungo Bentetako Elizatxo hiribidean ohiko ibilbidean dagoen zubia eraitsi dutenez, lasterketa 220 metro inguru desbideratuko da Letxunborro hiribidetik.
Orain, ibilbideak 20 kilometro eta 220 metro izango ditu. Desbideraketa gutxienez bi urtez egin beharko da, etorkizunean zubia berriz eraikitzea aurreikusi baita, oinezkoentzat bakarrik, eta espero da lasterketa berriz handik pasa ahal izatea.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa