19:14

Beste kirolak

Skatea

Naia Laso, 2024ko WTS Dubai Parkeko txapeldun

EITB Media

Hamabost urteko euskal skaterrak irabazi du World Skating Tour Dubai Park skate txapelketa, eta argi utzi du Parisko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko aukera handiak dituela.

  • Naia Laso

    Naia Lasoren artxiboko irudia. Argazkia: Basque Team

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Naia Lasok irabazi du 2024ko World Skating Tour (WTS) Dubai Park skate txapelketa, igande honetan, martxoaren 3an. Euskal skaterrak argi utzi du 2024ko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko aukera handiak dituela.

Lasok 15 urte ditu, eta emakumezkoen mailan nagusi izan da, guztira 93,46 puntu lortuta. Hiraki Kokona (munduko txapelduna eta azken olinpiar jokoetako txapeldunordea) izan da bigarren, 91,60 puntu pilatuta, eta Hasegawa Mizuho (88,91 puntu) sailkatu da hirugarren.

Bermeoko skaterra onena izan zen finalerdietan, eta egindako lan ona biribildu du finalean. Orotara 93,46 puntu batuta jarri da sailkapeneko lider, eta inork ezin izan du gainditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena