12:24

Beste kirolak

GOLFA

PGAk Jon Rahm zigortu du LIV Golf ligarekin sinatzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2022-2023 denboraldian egindako lorpenak bertan behera utzi ditu erakundeak: lau garaipen erdietsi zituen, eta 18. sailkatu zen FedEx Cup sailkapenean.

  • Jon Rahmen artxiboko irudia

    Jon Rahmen artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm golf jokalari bizkaitarra zigortu du PGA Tourrak, Amerikako golf zirkuituak, LIV Golf Saudi Arabiako ligarekin sinatzeagatik. Gaur egun, hirugarren dago Rahm munduko sailkapenean, eta erabaki horrekin, 2022-2023 denboraldian egindako lorpenak galduko ditu; halaber, ez dute 2024ko torneotarako hautatua izateko kontuan izango.

Golf Digest hedabidearen arabera, PGA Tourrak astelehenean jakinarazi zien golflariei Barrikako kirolaria zigortu zutela, "baimendu gabeko beste torneo batzuetan" parte hartzeagatik.

Joan den ostegunaz gero, LIV Golf ligako jokalaria da Rahm, milioi askoko fitxaketa onartu ostean. 2021eko US Openeko eta 2023ko Augustako Masterseko irabazleak 500 milioiko kontratua sinatu du, hainbat komunikabideren arabera.

Orain, PGA Tourrak baliogabetu egin ditu Rahmek 2022-2023 denboraldian egindako lorpenak: lau torneo irabazi zituen, eta 18. amaitu zuen FedEx Cup zerrendan, 2024ko txapelketetan hautatua izateko puntuak biltzen dituen sailkapenean, alegia.

Erabaki horrek eragin positiboa izango du atzetik dituen golflariengan. Mackenzie Hughesek, esaterako, 50. postura jauzi egingo du 51.etik, eta zortzi zirkuitu handietan parte hartzeko aukeratu dezakete 2024an.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena