17:33

Beste kirolak

Eskubaloia

Skrzyniarz atezainak 2025era arte berritu du Bidasoarekin

EITB MEDIA

Irunen egin dituen bi denboraldietan 56 partida jokatu ditu; 42 Asobal Ligan, 13 Europan eta bat Errege Kopan.

  • Bidasoak Skrzyniarzen berritzea iragartzeko erabilitako irudia

    Bidasoak Skrzyniarzen berritzea iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: cdbidasoa.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jakub Skrzyniarz poloniarrak (Lubin, 1996) eta Bidasoak atezaina taldean 2025. urtera arte jarraitzea adostu dute. Horrela, 2024/2025 denboraldia Irunen egingo duen hirugarren izanago da.

Poloniako selekzioekin jokatu du eta 2022ko udan iritsi zen Irunera MKS Gornik Zbrze taldetik. Iragan urtarrilean Polonian eta Suedian jokatutako Munduko Txapelketan parte hartu zuen, eta bere selekzioa Main Roundera iritsi zen.

Irunen egin dituen bi denboraldietan 56 partida jokatu ditu; 42 Asobal Ligan, 13 Europan eta bat Errege Kopan.

"Erabaki oso erraza"

Atezainak esna duenez, "oso pozik, oso zoriontsu" dago Bidasoan jarraitzeagatik. "Neskalaguna eta ni oso zoriontsu gara hemen, eta horrek erabakia erraza izatea ekarri du". Helburuei dagokionez, "geratzen diren partidak irabaztea eta 27 puntu lortzea" aipatu du, "joko ona" egiterekin eta "partida bakoitza" lehiatzearekin batera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena