Beste kirolak
Eskubaloia
Agentziak | EITB MEDIA
Donostiarrek zazpi goleko kontrako errentari aurre egin behar izan diote Sola HK talde norvegiarraren aurka, baina azken minutuetan huts egindako bi penaltiek helburua gauzatzea ekidin diete.
Bera Bera Europatik kanpo geratu da Sola HK Solna norvegiarrarekin zuen zazpi goletako kontrako errenta irauli ezinda. Gipuzkoarrak helburua lortzear izan dira, baina amaierarako hiru segundora huts Enma Boadak huts egindako penaltiak aukera guztiak uxatu ditu. Gipuzkoarrek 39-32 galdu zuten Norvegian jokatutako joaneko partida.
Gascan jokatutako itzuliko partida gaizki hasi da gipuzkoarrentzat. Imanol Alvarez entrenatzailearen asmoa lehen minutuetatik aurkariak estutzea eta menderatzea izan da, baina bere jokalariek ez diote asmo horri behar bezala erantzun, Sola HK izan baita partidako erritmoa ezarri duena.
Donostiarrek hobera egin dute partidak aurrera egin ahala, eta Barka norvegiarraren jokalaria kanporatu dutenean aukera aprobetxatu dute lehen aldiz markagailuan aurre hartzeko. 8-6koarekin, norvegiarrek hutsartea eskatu dute.
Lehen zatiaren amaieran, aurkariak urduritasunaren ondorioak pairatzen hasi dira eta Bera Berak hiru goletako errenta lortu du (14-11). Atsedenaldiaren atarian, lau goleko aldea ere izan dute, baina Novaken golak alde hori hirura jaitsi du berriro (15-12).
Aukerekin, azken segundoraino
Bigarren zatian donostiarrek maila onari eutsi diote, Elka Karsten argentinarrak min hartu duen arren. Aldea zabaltzen joan da eta 33. minutuan lau goleko errenta izan dute. Kanporaketa iraultzeko helburua gertu izan dute gipuzkoarrek.
Ondorengo minutuetan, aldea hiru eta bost golen artean ,mugitu da, Gascako zaleen animoen artean. Azken minutuan Bera Bera 34 eta 28 jarri da aurretik, sei goleko errentarekin, kanporaketa berdintzeko gol bakar batera. Amaierarako hiru segundora, penalti jaurtiketa alde izan dute baina atezainak ondo erantzun dio Enma Boada jokalariaren jaurtiketari.
Fitxa teknikoa
34.- Super Amara Bera Bera: Alice Fernandes (Aalla), Laura Hernández (2), Mariane Oliveira (8), Arrojeria (4), Cavo (4), Etxeberria (1), Boada (2), Menéndez, Tchapchet (5), Loidi, Erauskin, Blanco, Gavilán (2), Arroyo (2), Karsten (4, 1 de pen.).
28.- HK Solna: Granslund, Rushfeldt (4), Holta (1 de pen.), Wolf (2), Haugseng (1), Kristiansen (2 de pen.), Raestad, Magnussen (5), Knutsen (4), Terland, Barka, Qorraj, Herrem (4), Novak (5), Bergsvik y Fossum .
Epaileak: Florian Hofer eta Andreas Schmidhuber (Austria). Tchapchet, Barka, Rushfeldt eta Holta kaleratu dituzte.
Markagailua, bost minuturo: 1-2; 2-4; 6-6; 9-9; 12-10; 15-12 - atsedenaldia- 18-16; 20-16; 26-21; 29-25; 31-27; 34-28.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa