15:34

Beste kirolak

Zuzenean

Euskalgym Gala eta Basque Crossfit Txapelketa, asteburu honetan eitb.eus-en

EITB Media

EITBk bat egin du Basque Crossfit Txapelketarekin, eta streaming bidez eskainiko ditu larunbateko (10:00etatik 14:00etara eta 18:10etik 21:00etara) eta igandeko saioak (13:00etatik 18:00etara). Euskalgym gala, bestalde, larunbatean emango da, 17:00etatik aurrera.

  • Basque Crossfit Txapelketa.

    Basque Crossfit Txapelketa. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Basque Crossfit Txapelketa asteburu honetan (azaroak 3, 4 eta 5) jokatuko da Bilbon. Hiru egun iraungo duen kirol ikuskizun handia izango da, eta kirolari ugarik hartuko dute parte Bilbao Arenan eta Itsasmuseumen egingo diren probetan. EITBk bat egin du ekimenarekin, eta streaming bidez eskainiko ditu larunbateko saioak (10:00etatik 14:00etara eta 18:10etik 21:00etara) eta igandeko saioa (13:00etatik 18:00etara), eitb.eus-en.

Aspaldian indarra hartu duen kirola da crossfita, eta Euskal Herriko bigarren txapelketa horrek euskal kulturarekin bat egingo du. Hartara, euskal tradizioak eta herri-kirolak, zuzeneko musika eta dantza-ikuskizunak, eta probetan parte hartuko ez duen publikoari zuzendutako hainbat ekintza antolatu dituzte.

Txapelketaren arduradunen asmoa da diziplina handi honen eta euskal tradizioen eta kulturaren balioa ikuskizun handi batean erakustea. Etorkizunean, crossfitaren zaleentzako topagune garrantzitsu bilakatu nahi dute Estatuan.

Bestalde, Bilbao Exhibition Centrek Euskalgym, munduko gimnasia erritmiko ez-lehiakorreko ikuskizunik garrantzitsuenetakoa, hartuko du azaroaren 3tik 5era.

Euskadiko Gimnastika Federazioak antolatuta, Euskalgymek munduko gimnastarik onenak hartuko ditu aurten ere, kirola eta showa eta aurrekaririk gabeko ikus-entzunezko ekoizpena uztartzen dituen hiru orduko galan. EITBk streaming bidez eskainiko du gala hori, larunbatean, azaroaren 4an, 17:00etatik aurrera, eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    24 Zuzenean 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena