19:29

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek ezinean jarraitzen du, eta Lorenzo-Vera, aldiz, hirugarren da

Agentziak | EITB Media

Barrikakoak 34. postuan amaitu du Espainiako Irekiko hirugarren jardunaldia, Pavon liderrarengandik 9 kolpera. Adrian Otaegui, aldiz, 14. da, 7 kolpera.

  • Jon Rahm, Espainiako Irekian

    Jon Rahm, Espainiako Irekian. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matthieu Pavonek hirugarren jardunaldi bikaina egin du Espainiakoi Irekian, eguna 66 kolperekin amaituta (5 parraz azpitik), eta orotara 197 kolpe eginda (-16). Horri esker, Pavon faborito nagusia da azken jardunaldiaren faltan. Jon Rahm, aldiz, faborito nagusietakoa izan arren, garaipena laugarrenez eskuratzeko ia aukerarik gabe geratu da.

Pavonek (30 urte) ez du Europako zirkuituan garaipenik lortu, eta lehendabizikoa Madrilgo Club de Campo zelaian lortzeko itxaropena du. Frantziarra bikain ari da, presioaren eraginik agertu gabe.

Jon Rahmi dagokionez, munduko hirugarrenak ez du sailkapeneko aurrenengo postuetara hurbiltzeko behar zuen erreakzioa izan.

Barrikako jokalaria Rafa Cabrera Bellorekin bikotea eginda aritu da, aurreko bi jardunaldietan bezala, eta Louis de Jager hegoafrikarrarekin batera ere aritu da.

Rahmek parraz azpitik 3 kolpera hasi du jardunaldia, Matthieu Pavon (-11) oso urruti zuela. Bizkaitarrak lehenengo zuloan ekin dio hirugarren jardunaldiari. Bigarrenean, bogey batekin amaitu zuen zulo hori, baina hirugarrenean birdie eginda amaitu du, eta eguneko lehen irribarrea erakutsi du.

Aurpegia bigarren zuloan aldatu zaio, zelaiko zailenetakoan, estatistiken arabera. Rahm aurrera egin ezinda geratu da, eta bogey batekin amaitu du. Bi zulo horiek egunean zehar gertatuko zenaren aurrekaria izan dira. Rahmi erregulartasuna falta izan zaio, eta jardunaldia bost birdirekin eta bi bogeyrekin amaitu du, eguna 67 kolpeko txartelarekin ixteko (-4).

Lorezo-Vera eta Otaegui

Lorenzo-Vera lapurtarraren eguna bestelakoa izan da. Hirugarren dago sailkapen nagusian, txapelketa osoan 201 kolpe eginda, liderrak baino 4 kolpe gehiago.

Adrian Otaeguik, berriz, Pavon liderra zazpi kolpera dauka, azken jardunaldiaren faltan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena