17:41

Beste kirolak

GOLFA

Jon Rahmek irekiko du Ryder Cup txapelketa, Tyrrell Hattonekin bikotea osatuz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barrikako jokalaria eta britainiarra izango dira foursome (jokalari bakoitzak kolpe bat ematen du) modalitatean lehiatzen lehenak Europako taldean.

  • Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE

    Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak Ryder Cup txapelketaren 2023. edizioa irekiko du ostiral honetan, Tyrrell Hatton ingelesarekin batera, Erromako Marco Simone Golf and Country Clubean, Scottie Scheffler eta Sam Burns bikote estatubatuarraren aurka.

Barrikako jokalaria eta britainiarra izango dira foursome (jokalari bakoitzak kolpe bat ematen du) modalitatean lehiatzen lehenak Europako taldean.

Biek orain dela bi urte osatu zuten bikotea Whistling Straitsen (AEB), orduan fourballs modalitatean (jokalari bakoitzak bere bola jokatzen du) ostiraleko bigarren saioan, Scheffler eta Bryson DeChambeauren aurka berdinduta. Orain, Burns izango da munduko txapelduna lagunduko duena.

Bigarren partidak Luke Donaldek bere taldean dituen Viktor Hovland norvegiarra eta Ludvig Aberg suediarra neurtuko ditu, Max Homa eta Brian Harmon estatubatuarren aurka. Shane Lowry irlandarrak, berriz, Sepp Straka rookie austriarrarekin bikotea osatuz neurtuko ditu indarrak Ricki Fowler eta Colin Morikawaren aurka jokatzeko.

Rory McIlroy ipar irlandarrak eta Tommy Fleetwood ingelesak osatutako bikoteak eta Xander Schauffelek eta Patrick Cantleyk osatutako bikoteak itxiko dituzte goizeko foursomsak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena