19:01

Beste kirolak

GOLFA

Ciganda, Erresuma Batuko Irekiko lidergotik bi kolpera, lehen jardunaldiaren ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nafarrak parraz azpitik bi kolpeko ibilbidea egin zuen ostegunean, hiru birdie eta bogey bakarra pilatuta, eta Ally Ewing liderrarengandik gertu dago (-4), sailkapenaren goialdean.

  • Carlota Ciganda

    Carlota Ciganda. Argazkia: EITB Mediaren artxibokoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ally Ewing estatubatuarrak 68 kolpeko (4 kolpe parraz azpitik) txartela eskuratu du ostegunean Erresuma Batuko Irekian, eta lehen lider bihurtu da. British Open txapelketa denboraldiko bosgarren torneo handia da, eta ondo abiatu du Carlota Ciganda nafarrak, 70 kolperekin (-2).

Iruindarra bere ibilbide profesionaleko 59. handia jokatzen ari da, ea hiru birdie eta bogey bakarra pilatu ditu lehen jardunaldian.

Ciganda duela bi aste Evian Championship torneoa (denboraldiko laugarren txapelketa nagusia) jokatu ostean iritsi da bertara. Bertan, torneotik kanporatu zuten bigarren jardunaldiaren ostean, joko geldoagatik ezarri zioten zigorra onartu ez zuelako. Hala, nafarrak 72 kolpeko txartela sinatu zuen, 74 kolpekoaren ordez, eta, ondorioz, epaileek kaleratu egin zuten.

Ostegunean bere ibilbidea amaitu eta gero, Cigandak honakoa adierazi du: "Golfean jokatzeko nago hemen, eta ahalik eta ondoen egiten saiatzen naiz. Uste dut pertsona ona naizela eta mundu guztiarekiko errespetua dudala jokatzen dudanean; espero dut berdin jokatzea nirekin. Jokalari batzuk azkarragoak dira eta beste batzuk motelagoak".

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena