09:12

Beste kirolak

GOLFA

Allisen Corpuzek irabazi du AEBetako Irekia; Carlota Ciganda, hogeigarren

Agentziak | EITB MEDIA

Golf-jokalari nafarrak +5 kolpeko txartelarekin amaitu du txapelketa, garailearen emaitzatik 14ra.

  • Carlota Cigandaren artxiboko irudia. @KPMGWomensPGA

    Carlota Cigandaren artxiboko irudia. @KPMGWomensPGA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Allisen Corpuz estatubatuarra izan da nagusi igande honetan Estatu Batuetako Irekian, azken jardunaldian parretik hiru kolpe behera amaituta (sei birdie eta hiru bogey). Guztira, parretik bederatzi kolpe behera bukatu du.

Larunbatean, bigarren tokian geratu zen Corpuz, Nasa Hataoka japoniarra kolpe bakarrera zuela. Igandean, ordea, kale egin zuen Hataokak txanda erabakigarrian, parretik lau kolpe gora bukatu baitzuen (birdie bat eta bost bogey). Hortaz, ezin izan zuen irabazi, azkenerako parraz azpitik hiru kolpeko emaitzarekin amaitu zuen.

Jatorri hawaiiarra du Corpuzek, eta 2016az geroztik lehiaketa hau irabazten duen lehen estatubatuarra da.

Carlota Cigandak, bere aldetik, hogeigarren egin zuen, beste sei golf-jokalarirekin berdinduta (hiru birdie eta beste horrenbeste bogeyko txartela aurkeztu zuen iruindarrak ibilbidearen amaieran. Hala, parretik gora bost kolpe eginda (+5) esan zion agur txapelketari.

Kalifornian, Ozeano Pazifikoaren ertzean, dagoen Pebble Beachen jokatutako txapelketa honetan, Charley Hull ingelesa izan zen onena igandean, parraren azpitik sei kolpe egin baitzituen (sailkapen orokorreko emaitza bera). Horrenbestez, bigarren lekuan geratu zen, Jiyai Shin hegokorearrarekin batera (-4ko emaitza azken jardunaldian).    

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena