19:37

Beste kirolak

Europako Jokoak

Carlos Tobalinak 5. postua lortu du pisu jaurtiketan

EITB MEDIA

Xabalina jaurtiketan, Arantza Morenok 12. postua lortu du eta Manu Quijerak 7. bukatu du.

  • Carlos Tobalina

    Carlos Tobalina. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Tobalina Basque Teameko jaurtitzaileak 12 puntu garrantzitsu lortu ditu taldekako lehiaketarako, eta bosgarren postua lortu du. 18,65 metroko lehen jaurtiketa egin du. Ondoren, bigarren saiakeran, 20,19 metroraino jaurti du. Hirugarren jaurtiketan, berriz, Tobalinak 19,79 metrora jaurti du pisua. Laugarrenean, 19,81era iritsi da, eta bosgarren jaurtiketan 19,76 metrora bidali du.

Bestalde, xabalina jaurtiketan, Arantza Morenok 12. postuarekin konformatu behar izan du, 51,02 metroko jaurtiketa on bat eginda. Gizonezkoen txapelketan, Manu Quijera nafarrak 7. postuan bukatu du xabalina 75,08 metroraino jaurtita. Aurreko jaurtiketetan, 74,82, 74,74, 74,43 eta 75,06 metroraino bidali du.

Markel Fernandezek ez ditu 4x400 metro mistoak jokatu, erabaki tekniko batengatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena