20:08

Beste kirolak

Europako Jokoak

Errandoneak seigarren bukatu du hesidun 100 metroetan; Axpek, 13. pertika jauzian

EITB MEDIA

Errandoneak lasterketa hasiera ona izan du eta zortzigarren hesian izandako estropezuak bakarrik geldiarazi du. Axpek, berriz, nahiko lehiaketa justua egin du, eta ez du 4.25eko marka gainditu.

  • Teresa Errandonea

    Teresa Errandonea. Argazkia: Basque Team

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Teresa Errandoneak lasterketa azkarra egin du hesidun 100 metroetan. Lasterketa hasiera ona izan du eta zortzigarren hesian izandako estropezuak bakarrik geldiarazi du. Seigarren postuan amaitu du 13.22ko markarekin, eta, batez ere, hilabete batzuk lehenago min eman zion lesioa atzean utzi izanaren sentsazioarekin.

Bi urte ziren Errandoneak ez zituela hesidun 100 metroak korritzen, Tokio Jokoetatik. Uztail honetako eta Budapesteko Munduko Txapelketako lehiaketak garrantzitsuak izaten hasi dira jada 2024ko Pariseko Jokoetarako sailkapenari begira.

Bestalde, Maialen Axpek ez du batere pozik amaitu gaurko jardunaldia. Ligako azken proban, Axpek nahiko lehiaketa justua egin du eta ez du 4.25eko marka gainditu. Arrasateko atletak 13. postuan bukatu du pertika jauziko txapelketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena